3.2. Estatuko neurriak. Gizarte Segurantzako prestazioak
Kostuak orekatzeko autonomiako neurriak ez ezik, EAEn Gizarte Segurantzatik eskainitako familia-prestazioak ere badaude indarrean. Estatuko izaera daukate eta orobat familiako erantzukizunek eta kasu zehatz batzuetan seme-alaben jaiotzak edo adopzioak sortzen dituzten gastuak estaltzea dute helburu.
Prestazio horiek aztertuz gero, ikus dezakegu aurrekoekin alderatuta biztanleriaren ehuneko txiki batek eskuratzen dituela, diru-sarrera oso baxuak dituzten familiei baino ez zaizkielako zuzentzen, ahultasun bereziko egoeran dauden familiei (guraso bakarrekoak edo ezgaitasunen bat dutenak, adibidez) zuzentzen zaizkielako edo soilik prestazio osoa baliatu ahal izateko Gizarte Segurantzan gutxieneko aldietan kotizatu behar delako.
Era berean, balio ekonomikoari zein iraupenari dagokienez oso munta murriztuak ekartzen dituzte (haien zati bat puntuala baita). Salbuespena, beharbada, emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan jasotako amatasun– eta aitatasun-baimenak dira, haien muntak eta aldiak –hurrengo kapituluan ikusiko denez– Europako beste herrialde batzuetan gertatzen denaren ildoan baitaude (nahiz eta, hori bai eta geroago ikusiko denez, Europako gizarteak eskuarki munta eta aldi horiek kritikatu).
Munta horien zerrenda zehatza, erregulatzen dituen araudia, onuradunen tipologia eta lortzeko irizpideak 1. eranskineko 3. taulan kontsulta daitezke.